Etxe Txikia eraikinean etxegabeentzako aterpetxe zerbitzua eskaintzen dute neguan. (Aritz Mutiozabal)
Monte Albetiako Etxe Txikia eraikinaren erabilera Zarauzko Udalari doan lagatzea adostu zuten atzo Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluan, bertan gaueko harrera zerbitzua edo aterpetxea eskaintzeko. Gaurtik hasi eta martxoaren 31era egongo da lagapena indarrean.
Foru bozeramaile Imanol Lasak azpimarratu du "oso zerbitzu garrantzitsua" dela lehen mailako gizarte arretaren arloan. Izan ere, etxerik ez duten pertsonei hotzetik babesteko eta otordua hartzeko aukera ematen die aterpetxeak.
Irakurri albiste osoa
Zarauzko Hitzaren webgunean.