Bertakoak ekitaldian parte hartuko duten hainbat herritar, Iratxe Zorrozua Immigrazio zinegotzia eta Julen Aranguren Immigrazio teknikariarekin. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)
Hirugarren urtez,
Bertakoak ekitaldia antolatu du Zarauzko Udalak azaroaren 15erako. Oraintxe egin dute aurkezpena udaletxean, eta "aniztasunez jantzi dute udalbatzar aretoa, ekitaldiari keinu eginez". Iratxe Zorrozua Immigrazio zinegotziak adierazi duenez, Zarautz "geroz eta anitzagoa da, jatorriari, hizkuntzari, kulturari eta sinesmenei dagokionez". Julen Aranguren Immigrazio teknikariak eman ditu datuak. Haren arabera, duela gutxi egindako ikerketa baten arabera, Zarautzen 40 hizkuntzatik gora hitz egiten dira, eta herritarren jatorriari dagokionez, 60 nazionalitate ezberdinetako jendea bizi da udalerrian.
Arangurenen esanetan, aniztasun hori gora doa. "Guztiok gara bertakoak, jatorri ezberdinetakoak izanda ere", dio Zorrozuak. Hala ere, herritarrak batzuetan ez direla elkar ezagutzen gaineratu du Arangurenek. Bertakoak aniztasun hori partekatzeko aitzakia da. Hala, aniztasun hori normalean aurkitzen ez den lekura eramango dute aurten ere: elkarte gastronomikoetara, alegia.
Irakurri albiste osoa
Zarauzko Hitzaren webgunean.