Torreoia eta Santa Klarako pasabidea hizpide udalbatzarrean

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 6a

Osteguneko osoko bilkuraren aurretik, herritarrek hitza hartu zuten, Santa Klarako pasabideari buruz argibideak eskatu eta Torreoia zein inguruaren proiektua zertan den galdetzeko.

Antonio Cabanillas Santa Klarako lur azpiko pasabidearen inguruan galdezka. (Aritz Mutiozabal) Bi herritarrek hartu zuten hitza udal osoko bilkuraren aurretik: batetik, Torreoia Bizirikeko Koldo Olaizolak, taldearen izenean, eta bestetik, Antonio Cabanillasek. Olaizolak Gabriel Arestiren poema bat irakurri zuen, gerora EH Bilduk eta Irabazi Zarautzek eurena eginda, taldearen idatzia aurkeztu aurretik. Cabanillasek, bere aldetik, hainbat zalantza argitu nahi izan zituen Santa Klarako lur azpiko pasabidearen inguruan. Galdetu zuen aukeratutako proiektuaz aparte, beste alternatibak ezagutzeko aukera bazegoen ala ez, lehiaketa irabazi duen egitasmoak hainbat gabezia dituela nabarmenduz. Diseinua ez dela inklusiboa esan zuen eta segurtasun aldetik ere puntu beltz bihurtzeko arriskua dagoela—Irabazi Zarautzek ere bere garaian hori salatu zuen—. Xabier Txurruka alkateak jakinarazi zuen lehiaketara 22 proposamen aurkeztu zituztela, eta bi multzotan zatitzen direla: batetik, egingo den proiektuaren antzekoak, alegia, zig-zag estilokoak; eta bestetik, kota luzatuz eta aldaparik gabekoak. ETSk guztiak aztertu dituela esan zuen, eta "irtenbide naturalena" zig-zag estilokoa egitea dela ondorioztatu zutela. Aukera hori "naturalagoa" dela, ekialde eta mendebaldearekin lotzeko irtenbide onena delako, eta gerora Salberdingo urbanizazioarekin bat egingo zuelako. Irakurri albiste oso Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide