%0,7ko igoera orokorra ezarriko zaie 2017ko udal zerga eta tasei

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 6a

Oposizioko alderdiak izoztearen alde agertu dira. Hondakinen tasa, aldiz, %5 igoko dute, zerbitzua "defizitarioa" delako. Hainbat aldaketa proposatu dituzte hobarietan.

Irailaren 29ko udalbatzarreko saioan. (Aritz Mutiozabal) Hasierako onespena eman diete Udal Gobernuak (EAJ eta PSE-EE) aurkeztutako 2017ko Ordenantza Fiskalei; irailaren 29ko udalbatzarrean eztabaidatu zuten gaia, eta oposizioko bi alderdiek, EH Bilduk eta Irabazi Zarautzek, aurka bozkatu zuten. Oro har, %0,7 igoko dira zergak eta tasak, eta igoera ezartzeko orduan, Jesus Arana Ogasun zinegotziak dio "uztaileko urteko  azpi inflazioaren indizea" hartu dutela kontuan. Igoera ez dute tasa sozialetan ezarriko; hainbat jaitsi egingo dituzte. Hondakinen tasan, ordea, %5eko igoera proposatu du Udal Gobernuak datorren urterako. Aranaren hitzetan: "Teknikariek, zerbitzuaren azterketa ekonomikoa egin ondoren, %26ko defizita duela ikusi dugu. 2015ko datuekin egin dugu azterketa. Gehiegizko defizita dela deritzogu, eta ondorioz, defizit hori murriztea da gure helburua". Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren errekargua %100ean mantenduko dute etxebizitza hutsen kasuan. Hala ere, etxebizitza hutsak zehazteko iaz jarritako energia kontsumoaren parametroa jaitsi egin dute, 554 kilowattetik 300 kilowattera. Bestalde, hainbat berrikuntza izango dira hobarietan. Esaterako, estreinakoz familia errenta estandarizatua hartuko dute kontuan.

Oposizioa, izoztearen alde

Irabazi Zarautzek boto partikularra aurkeztu zuen, Udal Gobernuak aurkeztutako ordenantzetan zenbait aldaketa eta ekarpen proposatuz , "fiskalitate justu eta progresibo bat lortzeko helburuarekin". Boto partikularra ez zen aurrera atera. EH Bilduren babesa izan bazuen ere, EAJk eta PSE-EEk aurka bozkatu zuten. Irakurri albiste osoa Zarauzko Hitzaren webgunean. Ikusi 2017ko Ordenantza Fiskalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide