Alaken taldeko Jose Inazio Elias zein Goizane Arregi eta Nekane Iribar Kultura zinegotzia, Musika Plazan. (Zarauzko Hitza)
Alaken taldea duela lau urte hasi zen ia hilero, hilabeteko lehenbiziko igandeetan, plaza dantzak zein muxikoak antolatzen. Egitasmoak "arrakasta" izaten duela nabarmendu du Zarauzko Kultura zinegotzi Nekane Iribarrek, eta esan du halako ekitaldiak "oso egokiak" direla "gure kultura berreskuratu eta sustatzeko orduan". Hori ikusita, euskal dantzak sustatzeko, plazaratzeko eta ekitaldiok gonkortzeko helburuarekin, hitzarmena sinatu dute Zarauzko Udalak eta Alaken taldeak. "Hori da gure helburua: mantentzea hemengo tradizioa".
Horren osagarri gisa, euskal dantzen ikastaroak ere eskainiko ditu Alaken taldeak, Iribarren arabera, "plaza are gehiago betetzeko, dantzari berriak sortzeko eta non dantzatu eta gozatu izateko". "Badira dantza batzuk, pausoak ikasi edo landu beharrekoak", dio Goizane Arregi Alaken taldeko ordezkariak. Horiek eta gehiago ikasi ahalko dute ikastaroan parte hartuko dutenek. "Gogoa duenarentzat badago aukera dantzak ikasteko. Hasten den guztiak ikasten duela argi dago".
Jarraitu albistea irakurtzen,
Zarauzko Hitzaren webgunean.