Eskaintza zabala aurkeztu du Artezaleakek

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 27a

Bi ikastaro berri izango dituzte gaztetxoek: plastika eta arkitektura. Era berean, antzerki tailerrarekin jarraituko dute, eta zeramika arloa indartu dute.

Karmen Agirretxe, Nekane Iribar eta Lore Agirre, goian; eta Patxi Santamaria eta Keixeta, behean. (Aritz Mutiozabal) Artezaleakek ikasturte berriari ekingo dio urriaren 3an. Pintura, buztina, zaharberritzea, ehoziriak, jostura, espesio tailerra... Ohiko ikastaroei lekurik kendu gabe, bi eskaintza berri izango dituzte aurten: alde batetik, haurrei zuzendutako plastika eta, bestetik, haur eta gazteentzako arkitektura tailerra. Horrez gain, iaz abian jarritako antzerki tailerrarekin jarraituko dutela nabarmendu du Artezaleakeko zuzendari Karmen Agirretxek, "oso aberasgarria" izan delako. Patxi Santamaria aktorea arduratuko da aurten ere antzerkiaz. "Emaitza polita izan zuen iaz. Bi talde osatu genituen, oso gustura aritu zirenak, eta bi talde horiek aurten errepikatu egingo dute. Baina tailer berria den heinean, bultzada bat eman nahi diogu eta jendea animatu parte-hartzera". Antzerkiak garapen pertsonalerako "hainbat balio" dituela aditzera eman ditu Santamariak: lantaldea, hartu-emana, sentsdibilizazioa, sormena eta inteligentzia emanozionala, kasu. Aurten, gainera, ikasitakoa jendaurrean erakusteko asmoa dute. Jarraitu albistea irakurtzen, Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide