Agenda bateratua argitaratuko du hilero udalak

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 8a, 12:03

Poltsiko formatuko liburuxka batean kaleratzeaz gain, autobus geltokietako paneletan jarriko dute ikusgai, baita udalaren ohiko iragarki tauletan ere.

Turismo bulegoko teknikari Aitor Isasti eta Turismo zinegotzi Ixidor Larrañaga. (Zarauzko Udala) Duela hilabete batzuk departamentu berri bat sortu zuen udalak, herrian egiten diren ekitaldi guztiak koordinatzeko. Orain arte, departamentu bakoitzak –Turismok, Kulturak eta Kirolak, kasu– bere aldetik ematen zuen jakitera bere agenda, baina aurrerantzean ekitaldi guztiak agenda bateratu bakar batean argitaratuko dituzte hilero. "Udaleko departamentu ezberdinetatik antolatzen direnak ez ezik, herriko taldeek ere antolatzen dituztenak ere jasoko ditu", adierazi du Turismo zinegotzi Ixidor Larrañagak. Era berean, Autobus geltokietako paneletan eta udalaren ohiko iragarki tauletan dagoeneko ikusgai dago agenda berria. Horrez gain, liburuxka formatuan ere argitaratuko dute, herriko hainbat tokitan eskuratu ahal izango dena; tabernetan eta okindegitan, esaterako. Agenda ulerterraza egiten saiatu direla nabarmendu du Larrañagak, eta poltsikoan eramateko moduko da. Albistea osorik, Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide