150.000 euroko laguntza ekintzailetza, enplegua eta lehiakortasuna bultzatzeko

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 15a

Zarauzko Udalak emango ditu laguntzok eta Urola Kostako Udal Elkarteak kudeatuko ditu izapideak.

Xabier Urdangarin eta Jesus Arana, aurkezpenean. (Amaia Ventas Aldabaldetreku) Ekintzailetasuna sustatu, enplegua sortu eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak egiteko diru-laguntzak aurkeztu dituzte Jesus Arana Ogasun zinegotziak eta Xabier Urdangarin Urola Kostako Udal Elkarteko komunikazio arduradunak gaur eguerdian. Guztira, 150.000 euro emango ditu udalak, hiru lerrotan banatuta: batetik, enpresa proiektu berriak sustatu, ideia berriak landu eta enpresa sortzeko; bestetik, enplegua sustapena bultzatzeko lanpostuak sortzeko, eta azkenik, inbertsioetarako. 50.000na euro emango dituzte lerro bakoitzerako. Laguntza horiek Zarauzko enpresa zein ekintzaileei emango dizkiete, eta diruz lagunduko dituzten jarduerak 2016an gauzatutakoak izango dira. "Alegia, nahiz eta orain aurkeztu, urtarrilaren 1etik egindakoak kontuan hartuko ditugu". Aranak argitu du atal ezberdinetako laguntzek lotura izan dezaketela euren artean, eta aukera badagoela diru-laguntza bateko kopurua beste atal batera pasatzeko. Lehiaketa bidez banatuko dituzte laguntzak. Jarraitu albistea irakurtzen, Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide