Goian, Mari Jose?Aranzasti eta Ainize Txopitea; behean, Nekane Iribar eta Ione Saizar. (Aritz Mutiozabal)
Zarauzko posta kodeari egiten dio erreferentzia IV. Daniel Txopitea Sorkuntza Bekaren proiektu irabazleak.
20800 izenburua darama, eta Ione Saizar argazkilari zarauztarrak aurkeztutako proposamena da. Bere asmoa litzateke sorterriaren memoria eta kontaketa fotografiko bat egitea hiru hilabeteko epean, eta ondoren ateratako argazkiak liburu batean argitara ematea.
Saizarrek urteak daramatza Ingalaterran bizitzen, eta han antzeko proiektu bat gauzatu zuen bere garaian, 2011ko abenduaren amaieran Photomuseumen erakusgai jarri zuena.
Please, take all the bagage with you (
Har ezazu zure ekipaje guztia, mesedez) izena zuen erakusketak, eta hura ere liburu batean jaso zuen. Proiektu hura eredutzat hartuta landuko du orain argazki lan berria.
Orduko hartan, Ingalaterrako herri ezberdinak deskubritzen joan zen, toki bakoitzean bizi den jendearen aniztasuna argazkitan jasoz. Hain justu ere, hori da Zarautzen egin nahi duena,
20800 proiektuarekin: egungo ikuspegi errealista eskaini nahi du, baina era berean desberdina, herriko pertsonen bitartez. Argitalpena herriko leku ezberdinetan jendearekin aterako erretratuez osatuko du, aurretik jende horiekin geratuta, eta, gero, kaleko irudiak ere jasoko ditu, modu esponateoago batean.
Jarraitu albistea irakurtzen,
Zarauzko Hitzaren webgunean.