EH Bildu: "Oposizio arduratsua egiten jarraituko dugu"

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 8a

Koalizioak uste du urtebeteko agintaldian Udal Gobernuak "gehiegikeriaz" erabili duela bere gehiengo absolutua, eta "180 graduko norabide aldaketa" eskatzen dio.

EH Bildu udal taldeko kideak: ezkerretik hasita, Karmele Alberdi, Mikel Goenaga, Naiara Carvajal eta Ane Arruti. (Aritz Mutiozabal) EAJ eta PSE-EEren Udal Gobernuaren agintaldiak urtebete egin dituenean, "oposizio arduratsua" egiten saiatu direla adierazi du EH Bildu alderdiak, eta bide horretan jarraitzeko asmoa dutela. Koalizioko bozeramaile Mikel Goenagaren esanetan, "zerbaitekin desadostasunak izan ditugunean, gure proposamenak mahai gainean jarri ditugu, eta Udal Gobernuari elkarlanerako eskua luzatu diogu". Adibide gisa, udal aurrekontuak adosteko orduan koalizioak eginiko ekarpenak aipatu ditu, baita bizikidetza arloan erakutsi duen elkarlanerako jarrera ere, "batzuk behin eta berriro boikoteatzen saiatu arren" . Oposizioan egon arren, "jarrera aktiboa" izaten ari dela nabamendu du Goenagak. Alde batetik, herriko eragileekin eta udal langileekin harremanetan ari dira, "euren lana eta ikuspuntua ezagutu eta ondoren batzordeetara bideratzeko". Bestetik, euren ekimenez hainbat adierazpen instituzional aho batez onartu direla azaldu du. Horrez gain, "mozioak ere aurkeztu ditugu eta Irabazi Zarautz udal taldearekin ezkerreko politiketan adostasunetara iritsi gara". Jarraitu albistea irakurtzen Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide