Errefuxiatuei laguntzeko udalak hartutako neurriak gogoratu ditu Pablo Garcia Astrainek

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 20a

Errefuxiatuei laguntzen jarraitzea "gure betebehar morala" dela dio Kooperazio zinegotziak.

Gaur Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, Pablo Garcia Astrain Kooperazio zinegotziak (PSE-EE) udalak hartutako neurriak gogora ekarri ditu. "Siriako gatazka gogortu eta errefuxiatuen egoera larriagotu zenean, udalak berehala martxan jarri zituen haren esku dauden harrerarako beharrezko baliabideak". Zehazki, lau etxebizitza eskaini zizkion Eudeli, Euskadin errefuxiatuen harreraz arduratzen den elkarteari. Era berean, Gurutze Gorriarekin elkarlanean protokolo bat definitzen ari da erakundea, errefuxiatuak Zarauzko etxeetan hartu ahal izateko. Jarraitu albistea irakurtzen, Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide