[caption id="attachment_297327" align="aligncenter" width="300"]

Udaleko garbitzaileek elkarretaratzea egin zuten ostiralean, udaletxe parean. (Aritz Mutiozabal)[/caption]
"Ez dugu egoera horretara iritsi nahi, egoera traumatikoa izango delako bi aldeentzat, udalarentzat zein garbitzaileentzat. Eta ondorioz, baita herritarrentzat ere", jakinarazi du ELA sindikatuko Zerbitzuetako Urola Kostako arduradun Janire Diazek. Akordio batera heldu ezean, ordea, aurreko astean iragarritakoa beteko dute garbitzaileek: greba mugagabea hasiko dute astelehenetik aurrera.
Aurreko ostiralean elkarretaratzea egin zuten Limpiezas Villar enpresako langileek Lege Zaharren enparantzan. Haiek arduratzen dira Zarauzko Udaleko eraikinen garbiketaz; hau da, kultur etxea, Orokieta eskola, haur eskola, musika eskola, kiroldegia, gaztelekua eta abar garbitzeaz. Azpikontratatutako enpresa bat da, eta 40 langilek osatzen dute, emakumezkoak guztiak. 2010 eta 2012 arteko hitzarmen bat dute, eta azaldu dutenez, 2012tik hitzarmenik gabe eta babes juridikorik gabe ari dira lanean.
Jarraitu albistea irakurtzen,
Zarauzko Hitzaren webgunean.