Herriko autobus zerbitzua hobetzeko galdeketa egingo du Zarauzko Udalak

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 29a

Astelehenetik aurrera inkestak egingo dituzte autobusetan, zer hobetu daitekeen jakiteko.

[caption id="attachment_297329" align="aligncenter" width="300"]Zarauzko autobusetako bat. Zarauzko autobusetako bat.[/caption] Herriko autobus zerbitzua hobetzeko asmoa du Zarauzko Udalak. Egun bi linea ditu eta hirugarren bat martxan jartzea aztertzen ari da erakundea. Hori egin baino lehen, zein ibilbide eta ordutegi aldatu behar diren jakin nahi dute eta horretarako parte hartze ekimena jarriko du abian. Zehazki, galdeketak egingo dituzte astelehenetik aurrera. Horretarako, langile bat ariko da inkestak egiten autobus erabiltzaileei. "Erabiltzaileen iritzia jaso nahi dugu, ahalik eta zerbitzu onena eskaintze aldera. Horregatik, herritarrei parte hartzeko eskatzen diegu, haien laguntzarekin zer hobetu daitekeen jakiteko", nabarmendu du Mugikortasun zinegotzi Maite Garrastazuk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide