Bildu: «Politikatik bizi gabe, politika egin daiteke»

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko irailaren 18a

«Politikatik bizi gabe, politika egin daiteke». Hori azaltzeko, aurreko  eta egungo legealdiko politikarien soldatak alderatu ditu Bilduk: «Jon Urien alkate zen garaian udal zinegotzien soldaten guztizko kostua 984.486 eurokoa zen; orain, aldiz, 505.397 eurokoa». Azken egunetan udalean lan egiten duten zinegotzien ordainsarien inguruan sortutako eztabaidari erantzun  dio, hala. «Lehenik eta behin, asko pozten gara gai hau atera izanaz, baina are gehiago poztuko ginateke datu fidagarri eta egiazkoekin egingo balitz eztabaida». Bilduko ordezkariek datu horiek publikoak direla gogoratu dute, eta Zarauzko Udalaren webgunean daudela ikusgai. «Nahasmendurako tarte handiegirik ez dute uzten». Soldatak behera, %48 2011eko ekainaren 11ean, udal gobernuari heldu bezain pronto Bilduk hartu zuen lehenbiziko erabakia gastu politikoa %48 jaistea izan zen. «Bilduk gardentasunaren aldeko apustua egin zuen, baita politika egiteko beste modu baten aldekoa ere». Ildo horretatik, «politikatik bizi gabe, politika egin daitekeela» nabarmendu du. Aurreko legealditik, 479.089 euro jaitsi du Bilduk Udal Gobernuaren gastu politikoa. «Bien bitartean, EAJk 36.348,8 euro jastozen ditu bere lanagatik; PSE-EEko Gloria Vazquezek lanaldiaren %50eko liberazioagatik 19.655,86 euro eta PPko bozeramaile Rafa Olaizolak, aldiz, %30eko liberazioa du, eta 11.793,52 euro jasotzen ditu urtean». Aurreko legegintzaldian, berriz, Urienek 61.956,72 euroko soldata gordina zuen urteko; Jon Burgaña Hamaikabateko zinegotziak 49.565,18 euro; Conchi Fuentes PSE-EEko zinegotziak 50.666,7 [...]

Zarauzko Udal Gobernuko kideak, urtebeteko balorazioa egin zutenean (Amaia Ventas/Urola Kostako Hitza)

«Politikatik bizi gabe, politika egin daiteke». Hori azaltzeko, aurreko  eta egungo legealdiko politikarien soldatak alderatu ditu Bilduk: «Jon Urien alkate zen garaian udal zinegotzien soldaten guztizko kostua 984.486 eurokoa zen; orain, aldiz, 505.397 eurokoa».

Azken egunetan udalean lan egiten duten zinegotzien ordainsarien inguruan sortutako eztabaidari erantzun  dio, hala. «Lehenik eta behin, asko pozten gara gai hau atera izanaz, baina are gehiago poztuko ginateke datu fidagarri eta egiazkoekin egingo balitz eztabaida». Bilduko ordezkariek datu horiek publikoak direla gogoratu dute, eta Zarauzko Udalaren webgunean daudela ikusgai. «Nahasmendurako tarte handiegirik ez dute uzten».

Soldatak behera, %48
2011eko ekainaren 11ean, udal gobernuari heldu bezain pronto Bilduk hartu zuen lehenbiziko erabakia gastu politikoa %48 jaistea izan zen. «Bilduk gardentasunaren aldeko apustua egin zuen, baita politika egiteko beste modu baten aldekoa ere». Ildo horretatik, «politikatik bizi gabe, politika egin daitekeela» nabarmendu du.

Aurreko legealditik, 479.089 euro jaitsi du Bilduk Udal Gobernuaren gastu politikoa. «Bien bitartean, EAJk 36.348,8 euro jastozen ditu bere lanagatik; PSE-EEko Gloria Vazquezek lanaldiaren %50eko liberazioagatik 19.655,86 euro eta PPko bozeramaile Rafa Olaizolak, aldiz, %30eko liberazioa du, eta 11.793,52 euro jasotzen ditu urtean».

Aurreko legegintzaldian, berriz, Urienek 61.956,72 euroko soldata gordina zuen urteko; Jon Burgaña Hamaikabateko zinegotziak 49.565,18 euro; Conchi Fuentes PSE-EEko zinegotziak 50.666,7 eurokoa; Joxe Mari Agirre EAJko zinegotziak 49.014,56 eurokoa; Maribel Albizu EAJko zinegotziak 49.014,56 eurokoa; Patxi Elola PSE-EEko bozeramaileak 29.081,08 eurokoa; Aralar-EBko zinegotzi Andoni Ibargurenek 27.266,4 eurokoa; Olaizolak 23.896,6 eurokoa; Aralar-EBko zinegotzi Ubaldo Ortizek 39.211,76 eurokoa eta EAJko bozeramaile Imanol Lasak 15.316,84 eurokoa.

———————————–

Zinegotzien liberazioak eta soldatak
-Juan Luis Illarramendi. Alkatea eta Kirol Patronatuaren arduraduna, lanaldi osoz. Soldata urteko: 55.234,76 euro.
-Eider Illarramendi. Alkateordea eta Barne Araudia eta Pertsonalaren arduraduna, lanaldi erdiz. Soldata urteko: 18.830,63 euro.
-Iñaki Eizagirre. Hirigintza, Ogasuna eta Finantzen arduraduna, lanaldi osoz.Soldata urteko:  24.497,62 euro jasotzen ditu.
-Mikel Goenaga. Herrilan, Azpiegiturak eta Zerbitzuak, Mugikortasuna, Mahai Soziala eta Industria eta Nekazaritzaren arduraduna, lanaldi osoz. Soldata urteko:  39.311,72 euro.
-Ane Eizmendi. Parekidetasun, Haur eta gazteak, Etorkinak, Jendarte Zerbitzuak eta Osasun kudeaketaren  arduraduna, lanaldi osoz. Soldata urteko:  39.311,72 euro.
-Gari Berasaluze. Euskara, Kultura, Jaiak eta Herrien Arteko Elkartasunaren arduraduna, lanaldi erdiz. Soldata urteko:  12. 928 euro.
-Karmele Alberdi. Adineko pertsonak, Hezkuntza, Merkataritza eta Ostalaritzaren  arduraduna, lanaldi erdiz. Soldata urteko:  19.655,86 euro.
-Jabier Etxaburu. Herritarren partaidetza, Agenda 21, Udaltzaingoa eta Herritarren Arretaren arduraduna. Ez dago liberatuta, ez du soldatarik jasotzen.
-Alizia Osa.  Ingurumenaren arduraduna. Ez dago liberatuta, ez du soldatarik jasotzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide