Bi autok elkar jo dute gaur eguerdian N-634 errepidean, Getaria parean, eta zazpi pertsona zauritu dira. 12:30ean jazo da ezbeharra, eta hainbat orduz errepidea guztiz itxita dago Zumaia eta Zarautz artean. Dena den, 15:30etik zabalik da errepidea.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, anbulantzia bertaratu da istripuaren lekura, eta zaurituak artatu ostean, ospitalera eraman dituzte.