Azaroaren 25a izango da bihar, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Horren harira, mobilizazioak eta bestelako ekintzak antolatu dituzte Urola Kostako herrietan. Hona hemen herriz herriko egitarauak.
Aizarnazabal
- Bihar, asteazkena:
- 18:00. Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguneko elkarretaratzea, Mikel elkartearen ondoan.
Aia
- Bihar, asteazkena:
- 18:15. Eskulanak eta txokolate jan feminista, zimitorioan. 19:00. Elkarretaratzea, plazan.
Azkoitia
- Bihar, asteazkena:
- 12:00. Azkoitiko Udalak deituta, elkarretaratzea, udaletxearen aurrean.
- 19:00. Herriko plazatik abiatuta, Indarkeria matxistaren aurka borrokatu lelopean egingo dute protesta, Urola Erdiko Itaiak eta AGAk deituta.
Azpeitia
- Bihar, asteazkena:
- 18:30. Ez ginen atzera egiteko jaio lelopean elkarretaratzea, plazan, Azpeitiko Feministen Sareak deituta.
- 19:00. Indarkeria matxistaren aurka borrokatu lelopean manifestazioa, plazatik irtenda, Urola Erdiko Itaiak deituta.
Beizama-Errezil
- Bihar, asteazkena:
- 17:30. Saiaz mankomunitateak deituta, Bidania-Goiazko frontoian egingo dute elkarretaratzea. Errezilgo San Martin herri eskolan ipuinen bidez gaiaren inguruko lanketa egingo dute, eta muralak margotuko dituzte mezuak zabaltzeko.
- Azaroak 29, igandea:
- 17:30. Te doy mis ojos filma, Bidania-Goiazko zentroan.
Getaria
- Bihar, asteazkena:
- 19:00. 80 amandre izenburupean, ipuin kontaketa saioa, Zarautz jauregian.
Orio
- Bihar, asteazkena:
- 19:00. Ez ginen atzera egiteko jaio lelopean, manifestazioa, Herriko Plazatik abiatuta, Orioko Mugimendu Feministak antolatuta. Bizitza askeak plazer sormen lehiaketako lanen erakusketa, ostiralera bitartean, Saregilen.
Zarautz
- Bihar, asteazkena:
- 18:30. Indarkeria matxistaren aurka borrokatu lelopean manifestazioa, Lege Zaharren Enparantzatik irtenda, Urola Kostako Itaiak deituta.
- 19:00. Ez ginen atzera egiteko jaio lelopean manifestazioa, Plaza Gorritik abiatuta, Zarauzko Mugimendu Feministak antolatuta.
- Etzi, osteguna:
- 18:30. Hitzaldia: Pornografiaren kontsumoaren ondorioen testigantza, Emakumeen Etxean.
Zestoa
- Bihar, asteazkena:
- 18:30. Zestoako Mugimendu Feministak deituta, elkarretaratzea egingo dute plazan.
- 19:00. Indarkeria matxistaren aurka borrokatu lelopean manifestazioa, plazatik irtenda, Urola Erdiko Itaiak deituta.
Zumaia
- Bihar, asteazkena:
- Ikusezina ez izateko antzezlana emango dute Zumaia BHIko ikasleek Aita Mari aretoan. Hiru emanaldi izango dira: 09:30ean, 11:30ean eta 17:00etan.
- 18:30. Zumaiako Mugimendu Feministak deituta, Ez ginen atzera egiteko jaio lelopean manifestazioa, Beheko Plazatik abiatuta.
- Etzi, osteguna:
- 18:30. Hitzaldia: Libertad sexual, consentimiento, feminismo. La política del terror sexual: narrativas y transgresiones feministas. Nerea Barjolaren eskutik, Emakumeon Etxean.