Jendeak modu aktiboan hartu du parte AEKalean egitasmoan

Aritz Mutiozabal

Urola Kostako AEK-k, euskaltegietako ikasleak, mintzalagunak eta herritarrak biltze aldera, AEKalean egitasmoa egin du gaur goizean eta eguerdian. Zenbait urtez Zarautzen ospatu ondoren, iaz Orion antolatu zuten, eta aurten, berriz, Getariak hartu du lekukoa.

Berdura Plazan eman diote hasiera egunari. Bilboko Supituki antzerki konpainiak antzerki inprobisatuko saio erakargarria eskaini du, eta bertaratu den jende andanak atseginez jarraitu du saioa, aktoreekin modu aktiboan parte hartuz.

Emanaldiaren ondoren, 12:30 aldera, AEKren egitasmo borobiltzeko eta festa betean murgiltzeko, Eingo erromeria taldearekin dantzan eta kantuan gozatzeko parada izan dute guztiek herriko plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide