Lankidetza hitzarmena sinatu dute Domusa Teknikek eta UKTk

Erredakzioa

Jon Makibar eta Ihintza Elustondo, Domusa Tekniken egoitzan. (Guka)

Jon Makibar Domusa Teknik kooperatiba elkarteko presidenteak eta Ihintza Elustondo UKTko presidenteak sinatu dute akordioa. Domusak euskarazko tokiko kazetaritzari ekarpen garrantzitsua egin dio, eta kooperatiba horrek sustatzen dituen kirol egitasmoen komunikazioan lagunduko du UKTk. 

Domusa Teknik kooperatibak eta Urolako Komunikazio Taldea (UKT) kooperatibak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Atzo sinatu zuten akordioa Jon Makibar Domusa Teknik kooperatiba elkarteko presidenteak eta Ihintza Elustondo UKTko presidenteak. Bi kooperatiba horiek 2023an sinatu zuten aurreneko akordioa, eta sinatu berri dutenarekin, elkarlanean jarraitzeko asmoa berretsi dute.

Hitzarmen berriak 2028ra arte bi aldeak elkarlanean ariko direla jasotzen du. Euskarazko tokiko kazetaritzari ekarpen garrantzitsua egin dio Domusak, eta UKTren helburuetako bat gertuko eragileekin elkarlanean jardutea izanik, Domusak sustatzen dituen zenbait kirol egitasmoren komunikazioan lagunduko du taldeak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide