Igande honetan, azaroaren 22an, da Santa Zezilia, musikarien eguna, eta hori horrela, beste urte batez, musikaz eta musikariz beteko dira Urola Kostako txokoak ere, zaindariari gorazarre egiteko asmoz. Eskualdeko herri batzuetan egin dituzte dagoeneko zenbait jarduera, baina datozen egunetan beste hainbat emanaldiz eta kontzertuz gozatzeko aukera izango da han eta hemen. Bihartik hasi eta igandera bitartean, herrietako musika bandek eta abesbatzek, bereziki, saioak eskainiko dituzte.
Santa Zezilia egunaren harira, izan ere, eskualdeko herri gehienetan egitarau oparoak antolatu dituzte.
AIZARNAZABAL
- Etzi, ostirala
- 17:00. Alaitsu Musika eta Dantza eskolako musikarien kalejira.
-
Ondoren, merienda eskainiko dute, eta kantujira izango da. .
AZKOITIA
- Etzi, ostirala
- 17:00. Bizkargi musika eta dantza eskolako trikitilarien eta pandero jotzaileen kalejira, musika eskolaren paretik.
- 19:00. Musikalean, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan.
AZPEITIA
- Gaur, asteazkena
- 19:00. Juan Antxieta musika eskolakoen Igo bolumena euskarari kontzertua, Soreasu antzokian.
- Azaroak 21, larunbata
- 12:30. Azpeitiko Musika Bandaren Santa Zezilia kontzertua, Sanagustin kulturgunean.
GETARIA
- Azaroak 22, igandea. Santa Zezilia eguna
- 09:00. Diana.
- 18:30. Getariako musika bandaren Santa Zezilia kontzertua, Salbatore parrokian.
ORIO
- Bihar, osteguna
- 11:00. Danbolin musika eta dantza eskolako ikasleek ekitaldi txiki bat eskainiko diete Eguneko Zentroko erabiltzaileei.
- 18:00. Trikiti eta pandero taldearen, soka taldearen, musika bandaren eta musikako eta dantzako ikasleen kontzertua izango da Herriko Plazan.
- Etzi, ostirala
- 20:00. Orioko Txaranga kalejiran ibiliko da, Kultur Etxetik abiatuta.
- Azaroak 21, larunbata
- 19:30. Salatxo abesbatzak Kantakidetza abesbatzarekin batera emango duen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da, Bariko San Nikolas parrokian.
ZARAUTZ
- Gaur, asteazkena
- 19:30. Santa Zezilia egunerako entsegu orokorrak, Santa Klaran.
- Bihar, osteguna
- 17:30. Bi multzotan banatuta, kalejiran ibiliko dira herriko hainbat txokotan musika eskolakoak, eskolatik abiatuta.
- 19:30. Santa Zezilia egunerako entsegu orokorrak, Santa Klaran.
- Azaroak 21, larunbata
- 17:30. Txinpirin eta Zarate abesbatzek kantu saioa eskainiko dute Musika Plazan.
- Azaroak 22, igandea. Santa Zezilia eguna
- Goizeko lehen orduan, dianaz gozatzeko aukera izango da Goizeko Ihintza taldeko eta herriko txistulariekin.
- 12:30. Herriko abesbatza, kantu taldearekin eta txistulariekin batera, kalez kale arituko da Imanol Urbietaren sei abesti ezagun abesten.
ZESTOA
- Azaroak 21, larunbata
- 20:00. Zestoako Musika Bandaren kontzertua, udaletxe azpian.
ZUMAIA
- Bihar, osteguna
- 17:30. Musika eta Dantza Eskolako ikasleen Santa Zezilia emanaldiaz gozatzeko aukera izango da Komentuan.
- Azaroak 21, larunbata
- 19:00. Zumaiako Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du Torreagako auditorioan.
- Azaroak 22, igandea. Santa Zezilia eguna
- 10:00. Txistularien Bandak herriko kaleak alaituko ditu kalejira batekin.