Meza, hamaiketakoa, musa, eta bertso afaria, Lasaoko sanmartinetan

Ihintza Elustondo

Eguraldi tristea eginagatik, lasaotarrak ez ziren etxean gelditu atzo. Goizean, meza eta hamaiketakoa izan zituzten, arratsaldean karta jokoan aritu ziren, eta gauean, bertso afariarekin borobildu zuten festa eguna. 

Eguraldi tristea egin zuen atzo, larunbata, baina lasaotarrak ez ziren etxean gelditu, eta sanmartinak ospatzeko hainbat ekitaldi egin zituzten. 11:00etan, meza izan zen auzoko elizan, eta, ondoren, adinekoek hamaiketakoa egin zuten auzoko lokalean, Itzeder eta Txibilter trikitilarien konpainian. 

Eguerdi patean, haur eta gaztetxoentzako ekintzak izan ziren, eta 15:30ean, auzotarren mus txapelketa jokatu zuten. Iluntzean egin zuten bertso afariarekin borobildu zuten festa. Andoni Egaña eta Amets Arzallus aritu ziren kantuan, eta Itzeder eta Txibilter trikitilariek lagundu zioten kantuari doinua jartzen.

(Argazkiak: Ihintza Elustondo eta utzitakoak) 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide