Elikagaien Bankuak udazkeneko janari bilketa handia egingo du bihar eta etzi

Andoni Elduaien

Azkoitian egindako ekarpenak, kaxetan jasota. (Utzitakoa)

Bihar eta etzi 09:00etatik 21:00etara ariko dira Gipuzkoako Elikagaien Bankuko boluntarioak herritarren ekarpenak jasotzen. Herritarrek elikagaiak eta diruz lagundutako bonuak eman ahal izango dituzte.

Gipuzkoako Elikagaien Bankuak bilketa handia egingo du herriko supermerkatuetan bihar, ostirala, eta etzi, zapatua. Urteko elkartasun kanpainarik garrantzitsuena izan ohi uda udazkenekoa Gipuzkoako Elikagai Bankuarentzat, eta hori hala, denda eta supermerkatu askotan arituko dira boluntarioak herritarren ekarpenak jasotzen.

Herriz herri dauden supermerkatuetan izango dira gobernuz kanpoko erakunde horretako boluntarioak herritarren ekarpenak jasotzen, 09:00etatik 21:00etara. Herritarrei ere dei berezia egin nahi izan diete gobernuz kanpoko erakunde horretakoek, beren ekarpena egin dezaten; elikagaiak edota diruz lagundutako bonuak eman ahal izango dituzte.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide