Euskal selekzioak datorren zapatuan, hilaren 14an, jokatuko du Venezuelaren aurkako lagunarteko partida, eta Jagoba Arrasate entrenatzaileak eman du dagoeneko deialdiaren berri. Hain zuzen ere, 22 jokalari sartu ditu hark partidarako deitutakoen zerrendan, eta tartean dira Igor Zubeldia Realeko jokalari azkoitiarra eta Jon Guridi Sevillako jokalari azpeitiarra.
Bilboko San Mames futbol zelaian izango da lehen Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 90. urteurrenaren harira antolatu duten neurketa. Euskal selekzioaren deialdian Espainiako Ligako, Ingalaterrako Ligako nahiz Italiako Ligako jokalariak sartu ditu Arrasatek. Berriatuako entrenatzailearekin izango da aulkian, gainera, Mikel Labaka azpeitiarra, euskal selekzioko bigarren entrenatzailea baita.