Azaroaren 11ko greba orokorrerako antolatzeko eta lanak banatzeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak asanbladak egin zituen joan den ostiralean Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan. Horrez gainera, datorren asterako Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren asanbladen hitzorduak jakinarazi dituzte: Azkoitian, azaroaren 4an, asteazkenean, 18:00etan, Elkarguneko Intsausti aretoan egingo dute; Azpeitian, azaroaren 6an, ostiralean, 18:00etan, Azoka plazako aretoan; eta Zestoan, azaroaren 9a, astelehenean, 19:00etan hasita, Alonderon.