Etxebizitza Sindikatu Sozialista azaroaren 11ko greba orokorraren bueltako lanketa egiten ari da azken asteotan. Hori dela eta, Gazte Koordinadora Sozialistarekin batera Espekulazioa: Zer da? Nola egin? hitzaldia edkainiko dute bihar.
Zarautzen eta Zumaian izango da hitzaldia entzuteko aukera, 12:00etan hasita. Zarautzen Frontoi Txikin izango da, Zumaian, berriz, Oxford aretoan. Hainbat gaiez hitz egiteko tartea izango da bertan, esaterako, espekulazioaren nondik norakoak, honen aurrean egitekoak eta gazteen papera azaroaren 11n.