Olatu handiak iragarrita zeuden gaur arratsalderako, eta herritarren segurtasuna bermatzeko, aldundiak itxi egin du Zarautz eta Zumaia lotzen dituen N-634 kostako errepidea.
Tarte batez, herritarrek AP-8 autobidea erabili beharko dute herri batetik bestera joateko, edo bestela, Meagako bidea.
Iluntzean, ordea, arrisku handiena pasatuta, berriz zabaldu du errepide zati hori.