Lehena eginda, Garagardo Azokaren bigarren asteburua izango da datorrena

Nerea Uranga

Joan den ostiralean Garagardo Azokan hainbat herritar. (Andoni Elduaien)

Ostirala eta larunbata izango dira aurtengo ISBren Garagardo Azokaren azkenengo egunak. Larunbateko bazkarirako menu bereziak prestatu dituzte prezio berezietan. Afarietarako zein larunbateko bazkarirako erreserbak egiteko aukera izango da Azpeitiko Azoka Plazan gaur, bihar eta ostiralean.

Emakume taldearen ibiliagatik topa eginda joan den ostiralean, urriaren 16an, ireki zuten Iraurgi Saskibaloi Taldearen Garagardo Azoka, Azpeitiko Azoka Plazan. Ostiral eta larunbat honetan ere zabalduko dute Garagardo Azoka, eta jan-edanerako aukera izateaz gainera, erromeria eta DJ emanaldia ere izango da.

Bazkarietarako nahiz afarietarako erreserbak egiteko aukera izango da gaur, asteazkena, bihar eta ostiralean, 17:00etatik 19:00etara, Azoka Plazan. Larunbaterako gainera bazkariko menu bereziak prestatu dituzte, prezio berezietan. Horrez gainera, larunbatean garagardoak 2x1ean erosteko aukera izango da, 14:00etatik 20:00etara bitartean.

Hona hemen asteburuko egitaraua:

Urriak 23, ostirala

  • 19:00. Irekiera.
  • 20:00. Afaria.
  • 23:00. Zabale eta Erkiziarekin erromeria.
  • 02:00. Itxiera.

Urriak 24, larunbata

  • 13:00. Irekiera.
  • 14:00. Bazkariak prezio bereziak.
  • 14:00-20:00. garagardoak 2x1.
  • 20:00. Afariak.
  • 23:00. Maikiño DJa.
  • 02:00. Itxiera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide