Munduko Surf txapelketan ariko diren kirolarien zerrenda kaleratu du Espainiako Surf Federazioak, eta tartean dira eskualdeko hiru surflari: Nadia Erostarbe eta Ruben Vitoria zarauztarrak eta Janire Gonzalez-Etxabarri zumaiarra. Punta Rocasen (Peru) izango da txapelketa azaroaren 6tik 15era, eta beraz, han izango dira hiru kirolarik.
Orotara, sei surflarik ordezkatuko dute Espainia Munduko Txapelketan. Gizonetan Vitoriarekin batera osatuko dute taldea Conor Doneganek eta Yago Dominguezek; emakumeetan, berriz, Ariane Otxoak osatuko du Erostarberekin eta Gonzalez-Etxabarrirekin hirukotea. Entrenatzaile taldea, berriz, Ricardo Bilbaok, Luis Perezek, Yumei Gonzalezek, Luis Moralesek eta Andres Oterok osatuko dute.