Datorren azaroaren 29ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako hautagaien proposamena ondu du EAJk, eta Lide Amilibia nahiz Xabier Txurruka sartu ditu Gipuzkoako zerrendan. Euskadi Buru Batzarrak (EBB) proposatutako zerrendei EAJko militanteek eman beharko diote onespena, hilaren 17ko Ezohiko Batzar Nazionalarekin amaituko den barne prozesuaren bitartez. Hala ere, Amilibia eta Txurruka ez dira zerrendaburuak, beraz, litekeena da Kongresuan eserlekua lortzeko aukerarik ez izatea. Izan ere, egun dituen bost eserlekuetatik bi okupatzen dituzte Gipuzkoako diputatuek, eta jeltzaleen lehen hiru hautagaiak Maribel Vaquero, Joseba Agirretxea eta Eneko Goia dira.
EBBk atzo, asteazkena, bidali zuen bere hautagaien proposamena Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakundeetara, militantziak behin-behineko zerrendei onespena eman diezaion edo hautagai berriak proposatu ditzan. Urriaren 17ko asanbladarekin ebatziko dituzte EAJren behin-betiko zerrendak.