Etxebizitza eskubidearen aldeko mobilizazioak deitu ditu Ernaik gaurko

Maddi Txintxurreta

Salberdingo etxebizitzak. (Mireia Galarza Bastida)

Zarauzko Lege Zaharren Enparantzan nahiz Zumaiako Saregileen plazan mobilizatuko dira, 19:00etatik aurrera. Etxebizitza duinaren alde, urrats bat aurrera! lelopean, etxebizitzaren arazoari berehalako konponbidea eman diezaieten eskatuko du Ernaik.

Urola Kostako Ernaik etxebizitza eskubidearen aldeko elkarretaratze bana deitu du gaur arratsalderako Zarautzen eta Zumaian. 19:00etan hasiko dira bi mobilizazioak; Lege Zaharren Enparantzan izango da Zarauzkoa, eta Saregileen plazan Zumaiakoa

Etxebizitza "negozio izatetik eskubide izatera pasatzeko" urratsa eman dadin exijituko du Ernaik, horregatik, Etxebizitza duinaren alde, urrats bat aurrera! leloarekin mobilizatuko da gaur arratsaldean. Halaber, Zarautzen zein Zumaian bizitzeko eskubidea aldarrikatuko du.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide