Pertsona bat zauritu da Lasaon hiru autoren artean izandako trafiko istripuan

Nerea Uranga

Azpeitia eta Zestoa arteko errepidean izan da trafiko istripua, Lasaon, 18:25 aldera. Ezbeharrean zauritua izan den pertsona Zumarragako Ospitalera eraman dute osasun zerbitzuek.

Azpeitia eta Zestoa arteko GI-631 errepidean trafiko istripua izan da hiru autoren artean, gaur, 18:25 aldera. Lasao parean izan da ezbeharra eta pertsona bat zaurituta Zumarragako Ospitalera eraman dute osasun zerbitzuek, Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dionez.

Istripuaren tokira ertzainak, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak bertaratu dira. Ertzaintzaren arabera, errepidea irekita dago eta ertzainak ari dira trafikoa zuzentzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide