Denboraldi berriko taldeak aurkeztuko ditu Iraurgi Saskibaloiak, etzi

Andoni Elduaien

Iraurgi Saskibaloikoak, iaz, Soreasun egindako aurkezpen ekitaldian. (ISB)

Sasoi berrirako eratu dituen taldeak aurkezteko ekitaldia egingo du Azkoiti-Azpeitiko saskibaloi klubak. Biele ISB eta Domusa Teknik ISB talde nagusien aurkezpenaz gain, harrobiko taldeak ezagutzeko aukera emango du klubak. Ekitaldia irekia izango da. 

Iraurgi Saskibaloiak denboraldi berriko taldeak aurkeztuko ditu etzi, osteguna, Azpeitiko Soreasu antzokian. Iaz bezala, Azkoiti-Azpeitiko saskibaloi klubak taldeen aurkezpen ekitaldia egingo du, 19:00etan hasita. Batetik, Biele ISB eta Domusa Teknik ISB talde nagusien aurkezpen instituzionala egingo du, eta bestetik, harrobiko gainerako taldeena. 

Ekitaldia irekia izango da, eta jokalarien gurasoek, senideek zein taldeek taldeak bertatik bertara ezagutu nahi dituzten zaleek izango dute antzokira sartzeko aukera. Klubak azaldu duenez, ekitaldiak hiru ordu laurden iraungo du, gutxi gorabehera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide