Urriaren 29ra aldatu dute finantza kudeaketari buruzko jardunaldia

Intza Trula

Ordenagailua eta mugikorrak, mahai batean. (Pixabay)

10:00etatik 12:00etara izango da, UKUEren Zarauzko egoitzan. UKUEk Basque District of Culture and Creativity (BDCC) ekimenarekin elkarlanean antolatu du saioa.

Egunez aldatu dute finantza kudeaketari buruzko jardunaldia. Hasiera batean urriaren 8an ziren egitekoak, baina azkenean hilaren 29an, ostegunez, egingo dute. Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE) antolatu du saioa, Basque District of Culture and Creativity (BDCC) ekimenarekin elkarlanean. 10:00etatik 12:00etara izango da, UKUEren Zarauzko egoitzan.

Saioa kultura eta sormen industrien sektoreko profesionalei eta enpresei zuzenduta dago, eta helburua da haien proiektuen kudeaketa ekonomikoa eta iraunkortasuna indartzeko tresnak eta ezagutzak eskaintzea. UKUEko Enpresa departamentuko teknikari Eli Uzkudunen ongietorriarekin abiatuko dute jardunaldia, eta, ondoren, BDCCren aurkezpena entzuteko aukera izango dute bertaratutakoek.

Zati nagusia finantza kudeaketari buruzko tailer teoriko-praktikoa izango da, eta Asertek Gestión enpresako bazkide-aholkulari Daniel Ortegak gidatuko du. Besteak beste, parte hartzaileek beren proiektuen finantza egoera hobeto ezagutzeko eta kudeaketa ekonomikoari ikuspegi praktiko batetik heltzeko aukera izango dute.

Parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, eta horretarako aukera zabalik dago ondorengo lotura honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide