Zestoako eta Aizarnazabalgo jubilatuek Lizarrara irteera egingo dute urriaren 15ean

Nerea Uranga

Iratxeko monasterioa. (Wikipedia)

Lizarrara egingo duten irteeran Iratxe monasterioan bisita gidatua izango dute, eta ondoren, Iratxe jatetxean bazkaria. Irteeran parte hartzeko izena urriaren 15a baino lehen eman beharra dago jubilatuen elkartean. Prezioa 50 euro da elkarteko bazkideentzako eta 55 euro gainontzekoentzat.

Zestoako eta Aizarnazabalgo jubilatu eta pentsiodunek Lizarrara (Nafarroa) irteera antolatu dute urriaren 15erako, osteguna. Pentsiodunek 08:00etan irtengo dute Zestoatik. Irteerarako izena emateko epea urriaren 10ean bukatuko da. Izena jubilatuen bulegoan eman behar da, 10:00etatik 11:00etara bitartean. Irteeraren prezioa 50 eurokoa izango da jubilatu elkarteko bazkideentzat eta 55 eurokoa bazkide ez direnentzat.

Aurrena Iratxeko monasterioan gelditu eta han bisita gidatua egingo dute, ondoren Iratxe jatetxean bazkaltzeko., bisita gidatuaz gozatzeko. Ondoren, Iratxe jatetxean bazkaltzeko. Menua honakoa izango da: entsalada errusiarra, kukuluak olio-ozpinetan, bakailaoa piperrekin edo txerri ukondo errea. Irteerarako izena ematerakoan, menuan ukondo errea ala bakailaoa nahi duten zehaztu beharko dute. Menuaren barruan ardoa, postrea —arroz esnea— eta kafea ere sartuta daude. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide