Hamargarren aldiz egingo dituzte Ondarearen Europako Jardunaldiak Gipuzkoan, lurraldeko ondarea kontserbatzeko, zaintzeko eta ezagutarazteko. Irailean, urrian eta azaroan izango dira jarduerak Gipuzkoako 36 udalerritan; tartean, Azpeitian, Getarian, Orion, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian. Maria Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak nabarmendu duenez, jardunaldien helburua da "memoria kolektiboa gordetzea eta gizarte osoaren zerbitzura jartzea".
Gure eskuetan lelo hartuta eta arriskuan dagoen kultura ondarearen inguruan egingo dituzte aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldiak, hiru lan ildorekin: "Biziberritzea, eustea eta berriz irudikatzea". Foru aldundiak sustatu ditu jardunaldiak, Gipuzkoako hainbat eragilerekin batera. "X. edizioko jardunaldietako jarduerek begirada berriak eskaintzen dituzte gure ondareak dituen erronkei buruz, eta erakusten dute ikerketak, kontserbazioak, sormenak eta gizartearen parte hartzeak nola lagun dezaketen ondarearen etorkizunean", adierazi du jardunaldien aurkezpenean aldundiko Kultura zuzendariak. Era berean, jardunaldiak antolatzeko parte hartu duten eragileak eta parte aktiboa duten herritarrak eskertu ditu, baita herritarrak animatu ere antolatutako jardueretan parte hartzera.
Urola Kostako jarduerak:
Azpeitia
- Urriak 17, larunbata. San Martin egoitzako erlojua ezagutzeko bisita gidatua. 11:00etan. Doan da, baina aldez aurretik izena eman behar da 626 09 02 72 telefonora deituta edota amoso@aranzadi.eus helbidera idatzita.
Getaria
- Azaroak 14, larunbata. Aretotik museora, Balenciagaren ondarea kontserbatzea bisita. 10:30ean eta 12:30ean, Cristobal Balentziaga museoan. Doan da, izena 943-00 88 40 telefono zenbakian eman behar da.
Orio
- Irailak 26, larunbata. Behoria garbia. 10:15-14:00. Itsasadarreko garbiketa kayak bidez. 11:00etan eta 12:00etan, ararunaren historia ezagutzeko bisitak. 12:00-13:00. Antillako hondartzan, zigarrokinen bilketa. 16:00-20:00, tailerrak eta Eko azoka. 17:30-19:30. Bisita gidatuak eta ipuinak itsasadarrean barrena. 19.15. Kontzertu sorpresa, plazan. Arraunetxen. Izena emateko: 657 79 46 77.
Zarautz
- Urriak 20, asteartea. Zarautz. Mahai ingurua: Zarautzeko ondarea arriskuan: ondare guneak eta transmisioa. 19:00etan, Antoniano aretoan.
Zestoa
- Urriak 18, igandea. Zestoa. Ekainberri: Ondare hauskor bat babesteko modu bat bisita. 11:30ean eta 16:30ean, Ekainberrin. Doan da, baina aurretik izena eman behar da 943-86 88 11 telefonoan edota info@ekainberri.com helbide elektronikoan.
- Urriak 24, larunbata. Aizarna. Santa Engraziko kanpandorreko edo dorreko erlojuen bisita komentatua. Aranzadi zientzia elkartearekin eta Yeregui elkartearekin. 11:00etan, Santa Engraziko ermitan. Doan da, aldez aurretik izena eman behar da 626 09 02 72 telefono zenbakian edota amoso@aranzadi.eus helbide elektronikoan.
Zumaia
- Urriak 10, larunbata. Artadiko erlojuaren bisita komentatua. 11:00etan, San Pedro parrokian. Aurrez izena eman behar da 626 09 02 72 telefonoan edota amoso@aranzadi.eus helbide elektronikoan.
- Urriak 17, larunbata. San Jose Komentuko kondairak, bisita komentatua. 11:00etan, 943-86 10 56 telefonoa edota kultura@zumaia.eus helbidean.