Duchenne gaixotasunari ikusgarritasuna ematen dion kolore gorriz jantzi zen Azkoitiko plaza atzo arratsaldean, Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Egunean, hainbat herritar elkartu baitziren gaitz hori dutenei eta beren familiei babesa ematera.
Inguruan, Iren Reyes azpeitiarra eta Lukas Chaves azkoitiarra dira Duchenne giharretako distrofia dutenak. Horiek zein beraien senideak ere izan ziren atzoko elkarretaratzean, eta gorriz jantzita han bilduta zeudenen berotasuna jaso zuten bi familiek, txalo zaparrada batekin.