Hasieran iragarritakoa baino astebete beranduago hasiko du ISBk Garagardo Azoka

Julene Frantzesena

Hainbat lagun iazko Garagardo Azokan. (Julene Frantzesena)

Urriaren 16an eta 17an nahiz 23an eta 24an izango da garagardoaren bueltako festa Azpeitiko Azoka Plazan. Urriaren 12ko astebururako herriko beste eragile batzuek ekitaldiak prestatuta dituztelako erabaki dute hasieran iragarritako datak aldatzea.

Joan zen astean iragarritakoa baino astebete beranduago hasiko da Iraurgi Saskibaloi Taldearen aurtengo Garagardo Azoka. Izan ere, Azpeitiko eta Azkoitiko klubak adierazi duenez, datak aldatzea erabaki dute urriaren 12ko asteburuan herriko beste eragile batzuek ekitaldiak antolatu dituztelako. 

Ondorioz, urriaren 16an eta 17an nahiz hil horren 23an eta 24an izango da zabalik garagardoaren bueltako azoka Azpeitiko Azoka Plazan. Aurtengoa egitasmoaren hamaseigarren aldia izango da, eta beraz, lau egunez izango da askotariko jakiez eta edariez gozatzeko aukera. ISBk aurrerago jakinaraziko du Garagardo Azokako egitarau osoaren berri.

Azken urteetan bezala, Azpeitiko Azoka Plazan jarriko dute azoka, eta garagardoaz gain, txerri ukondo eta saltxitxak eskainiko dituzte jateko. Gainera, musika emanaldiak eta disko jartzaileen saioak ere izango dira. Nolanahi ere, ISBk jakinarazi du aurrerago emango dutela egitarau osoaren berri.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide