Andoni Galarraga getariarra omenduko dute etzi, hilak 28, Iraetako futbol zelaian. 2021ean hil zen getariar gaztea, eta orduz geroztik urtero oroitzen dute lagunek eta senideek futbol zelaian; izan ere, Zestoa Futbol Taldeko jokalaria izan zen Galarraga.
Lagunarteko bi partida jokatuko dituzte haren omenez, 18:00etan hasita. Aurrenekoa Zestoa eta Getariako jokalari ohien eta lagunen arteko partida izango da. Bigarren neurketa, berriz, Zestoa Futbol Taldeko Gorengoen mailako taldearen eta Getariako Ketaren artekoa izango da.