Desagertuta zegoen 71 urteko emakume bat bizirik aurkitu dute Azpeitia eta Zestoa artean

Iraia Oteiza 2026ko abuztuaren 20a

Ertzaintzaren erreskate helikopteroak aurkitu du emakumea Urola ibaiaren emari txikiko eremu batean, hipotermia zantzuekin. Zumarragako ospitalera eraman dute anbulantzian. 

Astearte goizetik desagertuta zegoen emakume bat aurkitu du Ertzaintzaren erreskate helikopteroetako batek Urola ibaiaren emari txikiko eremu batean, Lasao eta Zestoa artean. Bizirik aurkitu dute 71 urteko emakumea, baina hipotermia zantzuak zituela eta, Zumarragako ospitalera eraman dute anbulantzian. 

Ertzaintzaren arabera, familiak astearte arratsaldean eman zuen desagerpenaren berri. Dirudienez, emakumea bere etxetik atera zen goizean, eta autobus bat hartu zuen Donostian; ez zekiten non zegoen, baina Zestoa inguruan egon zitekeela uste zuten. 

Asteartean bertan bilaketa lanei ekin zion Ertzaintzak familiarekin elkarlanean. Txirrindulari batzuen pista jarraituz,  atzo eguerdian aurkitu zuen erreskate helikopteroak emakumea, 12:15 aldera. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide