Aste Nagusia ospatzen hasiko dira bihar Zarautzen, eta festa horien egitarauaren barruan, si artifizialen bi erakustaldi izango dira, biak ere Volcano etxearen eskutik. Lehena larunbatean izango da, eta igandean bigarrena; biak ere 23:00etan hasiko dira.
Su horietarako erabiltzen duten tresneria errepidearen ondoan jartzen dute. Segurtasuna bermatzeko, larunbatean zein igandean N-634 errepidea itxi egingo dute Getaria eta Zarautz artean, hiru ordu laurdenetan, 22:45etik 23:30era bitartean.
Errepidea itxita egongo den denboran Getaria eta Zarautz arteko joan-etorriak Meagatik egin beharko dituzte ibilgailuek. Zumaia eta Zarautz artekoak, berriz, Meagatik edo AP-8 autobidetik.
Autobusetan eragina
Errepidea itxita egongo den denboran bertan behera geratuko da Getariako geralekua. Beraz, Lurraldebuseko autobusek Zumaia-Zarautz joan-etorria egingo dute Meagatik, Getarian geratu gabe.