Kostako errepidea itxiko dute ostiral arratsaldean Elkanoren Lehorreratzeagatik

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 5a

Elkanoren lehorreratzeko artxiboko irudia.

15:00ak aldera itxiko dute N-634 errepidea, eta 19:30era arte ez dute berriro zabalduko. Denbora tarte horretan ezingo da autoz joan Getariara, eta anezkako autobusak jarriko dituzte Zarauztik zein Zumaiatik. Meagatik Getariako bizilagunek soilik sartu ahal izango dute herrira. 

Lau urten behin egiten duten Elkanoren Lehorreratzea ikuskizuna egingo dute ostiral arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Getarian. Aurreko urteetan gertatutakoa errepikatzen bada, jendetza izango da Getariako kaleetan; getariarrek bakarrik ez, inguruko herrietako jendeak ere beteko ditu moilako eta Alde Zaharreko kaleak eta txokoak.

Salbatore jaien barruan antolatu dute aurtengo lehorreratzea, eta ekintzak eragin handia izango du Getariako trafikoan nola, eskualdekoan hala. Horregatik, arduradunek jakitera eman dutenez, kostako N-634 errepidea itxi egingo dute Zumaia eta Zarautz artean, 15:00etatik 19:30era bitartean, eta ezingo da Getariara autoz joan.

Gaineratu dute anezkako autobusak izango direla denbora tarte horretan, 10-15 minutuan behin, Zumaia eta Getaria nahiz Getaria eta Zarautz artean. Zumaiatik Getariara doazen autobusak portura arteko zerbitzua emango dute, eta Gaztetapen buelta emanda Zumaiara itzuliko dira. Zarauztik doazenek, aldiz, Iturritxikin emango dute buelta, eta berriro Zarautzera itzuliko dira. 

Meagatik, berriz, getariarrek bakarrik izango dute herrian sartzea. Horretarako, gidarien nortasun agiria ziurtatuko dutela adierazi dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide