Europan barrena egiten ari den biraren barruan, Holiday Orchestra Ad Hoc taldeak bi hitzordu izango ditu datorren astean Urola Kostan. Lehen kontzertua asteartean eskainiko du Azkoitian, 19:30ean, Balda plazan; bigarrena, berriz, ostiralean, abuztuaren 14an, Zestoako Frontoi Zaharrean (19:30).
1988an, Hiri Laranjen Batasunaren –Breda (Herbeereak), Dillenburg (Alemania), Diest (Belgika) eta Orange (Frantzia) hiriek osatzen dute– bueltan sortutako orkestra da Holiday. Gaur egun, 65 musikari profesionalek eta zaletuk osatzen dute urtean hamar egunetan soilik elkartzen den taldea. Hamar egun horietan Europan barrena bira egin ohi dute, eta aurtengoan ere –2024an ere izan ziren eskualdean–, Azkoitira eta Zestoara iritsiko dira haien emanaldiak.