Autobusen geraleku aldaketa izango da larunbatean Donostian, txirrindularitza lasterketagatik

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 30a

Lurraldebuseko autobusa.

Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba jokatuko dute larunbatean, eta horregatik Lurraldebuseko zerbitzu batzuen geralekuak bertan behera utziko dituzte. 

Larunbat goizetik aurrera jokatuko dute Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba. Eragina izango du hark txirrindulariek igaroko dituzten herri askotako trafikoan, baita Lurraldebuseko autobusek Donostian erabiltzen dituzten geraleku batzuetan. Enpresa publikoak jakitera eman duenez, Donostiako sarrerak eta irteerak aldatuko dituzte 10:00etatik 11:30etara eta 13:45etik 18:30era.

Honakoak izango dira lasterketa dela eta kenduko dituzten geralekuak:

Donostiara sarreran
  • UK09, UK10: Errotaburu, Lorea, Unibertsitatea, Magisteritza, Zumalakarregi, San Marcial eta Askatasunaren Etorbidea.
  • UK11: Askatasunaren Etorbidea.
Donostiatik irteerak
  • UK09, UK10, UK11: Askatasunaren Etorbidea, Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitatea, Ibaeta, Errotaburu. Añorga eta Errekalde.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide