Igandean egin zuten Ibai Paredesen Oroimenezko Urpeko Arrantza Lehiaketa Euskadiko Arrantza Federazkioak eta Urpekoak elkarteak antolatuta eta Muskuilu Harria elkarteak lagunduta. Orioko kirol portutik abiatuta, Orioko hondartzaren eta Igeldoko itsasargiaren artean egin behar izan zuten arrantzan, 09:00etatik 13:00etara, hiru laguneko taldeak osatuta.
Antolatzaileek kontatu dute 11 taldek parte hartu dutela aurtengo lehiaketan, eta "arrain gutxi" aurkitu dutela. Hala ere, argi dute helburua beste bat dela: "Ibai gogoratzeko urtero egingo dugu txapelketa hau", nabarmendu dute. Hala, lehiaketaren ondoren bazkaria egin zuten kirol portuan bertan, Muskuilu Harriaren egoitza atarian, eta 50 lagun elkartu ziren han marmitakoa eta saiheskia jateko. Giro ederrean amaitu zuten eguna.
(Argazkiak: Muskuilu Harria eta Urpekoak)