Gaztetxoentzat argazki rallyak antolatu dituzte Zestoan eta Aizarnazabalen

Julene Frantzesena 2026ko uztailaren 21a

Pertsona bat eskuko telefono batekin argazki ateratzen.

Kalexka erakundeak antolatuta egingo dituzte taldekako rallyak gaztetxoek. Datorren ostiralean izango da Zestoakoa, eta asteazkenera bitartean eman ahal izango dute saiorako izena 12 eta 16 urteko gaztetxoek. Aizarnazabalen, berriz, uztailaren 29an egingo dute rallya, eta hilaren 27ra arte eman ahal izango dute herritarrek izena; 10 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzako hitzordua izango da hangoa.

Kalexka erakundeak antolatuta, gaztetxoei zuzendutako argazki rallyak egingo dituzte datozen asteetan Zestoan eta Aizarnazabalen. Hitzorduetan aurrena Zestoan izango da ostiralean uztailaren 24an, eta Aizarnazabalgoa, berriz, uztailaren 29an, asteazkenez, egingo dute. Bi rallyetarako izena emateko epea zabalik da dagoeneko.

Argazkilaritza oinarri hartuta herri bakoitzeko txokoetan barrena egingo dituzte rallyak. Saio horietan argazkiak ateratzeko eskuko telefonoak baliatuko dituzte, baina ez du partaide bakoitzak halako gailu bat eraman beharko: taldeka egingo dute jolasa, eta talde bakoitzarentzat nahikoa izango da gailu bakarra.

Zestoakoa 12 eta 16 urte bitarteko herritarrei zuzendutakoa izango da, eta ostiralean 16:30ean elkartuko dira partaideak udaletxearen arkupeetan. Asteazkenera bitartean eman ahal izango da parte hartzeko izena, 688 74 33 78 telefono zenbakira deituta edo Whatsapp mezua bidalita zein leireunanue@kalexka.com helbidera mezua idatzita.

Aizarnazabalgo rallya, berriz, 10 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutakoa izango da. Uztailaren 29an 16:30ean elkartuko dira partaideak plazan, eta orduan ekingo diote rallyari. Parte hartu nahi dutenek uztailaren 27a baino lehen eman beharko dute izena 688 74 33 78 telefono zenbakira deituta edo Whatsapp mezua bidalita zein leireunanue@kalexka.com helbidera mezua idatzita 

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide