Dagoeneko eman daiteke izena Hazilan+ programan

Maialen Etxaniz 2026ko uztailaren 17a

Hazilan + programaren barruko saio bateko artxibo irudia. (Iraurgi Berritzen)

Irailaren bigarren hamabostaldian jarriko da martxan langabezian dauden eta ikasketa ertain edo goi mailakoak dituzten pertsonei zuzendutako egitasmoa. Aurten, parte hartzaileek eguneko bederatzi euroko beka jasoko dute, saio guztietara joanez gero.  

Ireki dute Hazilan + programaren 2026ko edizioan izena emateko epea. Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, iraileko bigarren hamabostaldian jarriko da martxan langabezian dauden eta ikasketa ertain edo goi mailakok dituzten pertsonei zuzendutako egitasmoa. Aurten, iaz bezala, parte hartzaileek eguneko bederatzi euroko beka jaso dezakete, saioetan parte hartzearen truke. Asistentziaren araberakoa izango da jasoko duten zenbatekoa. Hazilan programaren xedea enpleagarritasuna hobetzea eta lan merkatuan sartzeko bidea erraztea dira.

Urteroko egitura izango du programak, eta hiru ataletan banatuko da. Aktibatu atalean, coaching teknikaren bidez, laneratzeko behar diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dituzte taldeko saioetan. Prestakuntza transbersalaren atala izango da bigarrena, eta bertan: marka pertsonala eta beste gaitasun osagarriak landuko dituzte parte hartzaileek, "profil profesionala sendotzeko". Kokatu atalean, berriz, bi eta bederatzi hilabete bitarteko praktikak egingo dituzte eskualdeko enpresa batean.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, sfernandez@iraurgiberritzen.eus helbide elektronikora idatzi edo 688 87 35 89 telefonora deitu (Sandra) daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide