Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI.a' nagusi izan da Elkanon, Gipuzkoako bigarren mailako Aizkolari Txapelketan

Gorka Eizagirre eta Maddi Txintxurreta 2026ko uztailaren 5a

Andoni Iruretagoienak jantzi du txapela Elkano auzoan jokatu duten Gipuzkoako bigarren mailako Aizkolari Txapelketan. Ingude Txapelketan, halaber, Aitziber Martiarena izan da nagusi.

Gipuzkoako bigarren mailako Aizkolari Txapelketa jokatu dute gaur Elkano auzoan, San Pedro festetako azken egunean, eta Andoni Iruregatoiena Izeta VI.-ak lortu du garaipena festa giroa gailendu den plazan. 17 minutu eta 55 segundo behar izan ditu lanak bukatzeko, eta Gipuzkoako Aizkolari Txapelketako lehenengo mailan lehiatuko da datorren urtean.

Zarauztarraren atzetik sailkatu da Jesus Maria Mujika, lanak 19 minutu eta 24 segungotan osatuta, eta atzetik egin dute, hurrenez hurren, Aratz Mugerzak, Julen Gabirondok, Xabat Olaizolak eta Yulen Aranberrik.

Aizkolarien aurretik, Emakumeen Ingude Txapelketa jokatu dute, eta Aitziber Martiarenak lortu du garaipena Jone Uriaren eta Idoia Mendezen kontra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide