Asier Larrañaga da Domusa Teknik ISBko entrenatzaile berria

Andoni Elduaien 2026ko uztailaren 2a

Asier Larrañaga. (ISB)

Orain arte Luis Agirre 'Katxi'-ren laguntzailea izan da Larrañaga, eta aurrerantzean entrenatzaile lanak beteko ditu. Xuban Etxeberria eta Haizea Arakistain izango ditu alboan. 

Asier Larrañaga (Azpeitia, 1999) izango da Domusa Teknik ISBko entrenatzaile berria. Azkoiti-Azpeitiko saskibaloi taldeak sare sozialetan iragarri du berria duela minutu gutxi, eta azken urteetan Luis Agirre Katxi-ren laguntzailea izan den azpeitiarrak hartuko du haren lekukoa datorren sasoian. 

ISBren emakumeen taldea LF Challenge ligan arituko da datorren denboraldian ere, eta Larrañagak Xuban Etxeberria eta Haizea Arakistain izango ditu alboan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide