Andereñoa izan zen Maria Jesus Aranburu, eta azpeitiar askorentzat Maria Jesus andereñoa da oraindik ere, Azpeitiko Ikastolan urte mordoan jardun baitzuen. Baina politikagintzan ere ibilbide oparoa egin zuen, udalean hasi eta foru aldundian jarraituta. Atzera begira jarri eta dotore berritu ditu gaztaroko kontuak, Dabilen harriari saioaren hirugarren denboraldiko azken atalean.