Kamioi eta auto baten arteko istripua izan da Lasaon, eta hiru pertsona zauritu dira

Ane Olaizola 2026ko ekainaren 29a

Zestora bidean, Anardi industrialdea igaro eta ondorengo bihurgunean, kamioi eta auto banak elkar jo dute, eta hiru pertsona ospitalera eraman dituzte. Errepidea erabat itxita dago oraingoz. 

GI-631 errepidean, Azpeitia eta Zestoa arteko Lasao auzoan, kamioi eta auto banak elkar jo dute 10:30 inguruan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, hiru pertsona zauritu dira istripuan, eta Zumarragako Ospitalera eraman dituzte. 

Zestora bidean, Anardi industrialdea igaro eta ondorengo bihurgunean izan da ezbeharra. Iturri horren arabera, une honetan (11:30) errepidea erabat itxita dago bi norabideetan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide