Sanpedroak, eskualdean nonahi

Erredakzioa 2026ko ekainaren 26a

Orioko San Pedro jaietako txupinazo bateko irudia. (Guka)

Sanjoanetako ajea gainetik kendu ezinik, eta Zarauzko sanpelaioak borborka direla, sanpedroek hartuko dute lekukoa eskualdeko jai egitarauan. Asteburuan ospatuko dituzte festak Beizaman, Orion eta Zumaian, baita Andatza eta Elkano auzoetan ere.

Uda sasoian sartzearekin batera, areagotu egin dira Urola Kosta eskualdean antolatutako jaiak. Egunerokotasuneko arazoak eta kezkak egun batzuetarako bada ere alde batera utzi, eta jaietan blai murgiltzeko gogotsu dira herritarrak, bai herri handietakoak, baita auzoetakoak ere. Gaurtik aurrera, sanpedroak ospatuko dituzte Beizaman, Orion, Zumaian eta Zarauzko Elkano nahiz Aiako Andatza auzoetan. 

Hona hemen herri eta auzo horiek guztietarako prestatu dituzten egitarauak:

Aiako Andatza auzoa:

Ekainak 28, igandea:

  • 16:00. Puzgarriak, frontoian.
  • 18:00. Txupinazoa.
  • 18:30. Erromeria, Ostolaza eta Larrañaga trikitilariekin.
  • 21:30. Mutil ardoan ibilitakoen, elkarteko kideen eta gazte laguntzaileen afaria.

Ekainak 29, astelehena: 

  • 10:30. Meza nagusia.
  • Jarraian, jubilatuen hamaiketakoa, auzo elkartean.
  • 12:30. Herri kirolak: Ugaitz Mugertza eta Julen Alberdi aizkolarien erakustaldia.
  • Ondoren, jubilatuen bazkaria.
  • 17:00. Herriko Pilota Txapelketa.
  • 18:00. Erromeria, Maitane Iturrioz eta Garazi Larrañagaren eskutik. Elkartean afaria eskainiko dute.

Uztailak 3, ostirala

  • 16:30. Oilasko bilketa egingo dute auzoko gazteek, baserriz baserri, Zabale eta Erkizi trikitilariek girotuta.
  • 21:30. Mus txapelketa azkarra. Izen ematea 21:30etik 22:00etara.

Uztailak 4, larunbata

  • 20:00. Poteoa, DJ Indatek girotuta.
  • 21:30. Afaria, Euskal Parrillaren eskutik. Izena emateko azken eguna ekainaren 24a izango da. Horretarako, 669 57 93 51 zenbakira idatzi daiteke.
  • Jarraian, DJ Indateren saioa goizalderarte.

Uztailak 5, igandea

  • 17:30. Emakumeen Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketa eta Gipuzkoako Txinga Eroate Txapelketa.
  • Jarraian, sagardo dastaketa eta erromeria, Laja eta Lutxurdio trikitilarien eskutik. Elkartean afariak emango dituzte. Mahaia erreserbatzeko, 669 57 93 51 zenbakira idatzi daiteke.
  • 23:30. Su artifizialak jaiei amaiera emateko.

Beizama

Ekainak 26, ostirala:

  • 13:00. Txupinazoa.
  • 13:15. Iagomagoren emanaldia.
  • 17:00. Haur, gazte eta helduentzako jolasak.
  • 19:00. Patata tortilla lehiaketa.
  • 22:30. Bapatean musika taldea.

Ekainak 27, larunbata:

  • 10:00. Mendi irteera.
  • 17:30. Karta txapelketaren finalak.
  • 19:30. Toka txapelketa.
  • 21:00. Herri afaria.
  • 23:00. Toño DJa.

Ekainak 28, igandea:

  • Goizean, trikitilariak.
  • 10.15. Meza. 
  • 10:30-14:30. Azoka berezia.
  • 11:00. Pilota partidak.
  • 19:00. Herri kirolak.

Ekainak 29, astelehena:

  • Goizean, trikitilariak.
  • 12:00. Meza.
  • 14:00. Jubilatuen bazkaria.
  • 18:00. Bingo musikatua.
  • 20:30. Jaien bukaerako afaria.
  • 22:30. Su festa.

Zarauzko Elkano auzoa:

Ekainak 28, igandea:

  • 20:00. Txupinazoa, suziriekin eta kanpaiekin.

Ekainak 29, astelehena:

  • 11:00. Meza nagusia.
  • Ondoren, patata tortilla lehiaketa, bertsolariekin batera.
  • Egun osoan zehar, Izer eta Alabier trikitilariak, auzoa girotzen.
  • 14:00. Paella jana.

Orio

Ekainak 26, ostirala:

  • 10:30. Jubilatuen hamaiketakoa, Zaharren Babeslekuan.
  • 14:30. 3x3 futbol txapelketa, Mendibeltzen.
  • 20:00. Txosnen irekiera, Pakak kolektiboaren eskutik, Herriko Plazan.
  • 22:30. Sanpedroetako danborrada, Herriko Plazan.

Ekainak 27, larunbata:

  • 11:00. Dantzari, kantari, musikari eta erraldoien kalejira.
  • 12:00. Sardina jana, Herriko Plazan, Oteizaren Pietate azpian eta Endaia plazan.
  • 13:30. Ikuskizuna eta omenaldia saregileei eta arrantzaleei, Herriko Plazan.
  • 14:30. Arrantzale Eguneko bazkaria, Herriko Plazan.
  • 17:00. Erromeria, Bide Batez taldearen eskutik, Herriko Plazan.
  • 19:00. Burrunba elektrotxaran, Hendaia plazan.
  • 20:00. Txupinazoa, udaletxeko balkoitik.
  • 20:20. Erromeria, Bide Batez taldearen eskutik, Hendaia plazan.
  • 23:00-04:00. Gaueko emanaldiak: Silitia, eta Aitana Grandes eta Irune Muguruza DJak, Herriko Plazan.

Ekainak 28, igandea:

  • 10:00. Haurrentzako jolasak, Bizijolasen eskutik, Muntoko berdegunean.
  • 11:00. Bizikleta igoera. Haurrak Herriko Plazatik Pilikura igoko dira; helduak, Herriko Plazatik San Martin ermitara.
  • 12:30. Kantu-salda-poteo musikatua, kalez kale.
  • 17:00. Haur eta gazteen pilota partidak, Zaragueta Herri Eskolan.
  • 18:00. Bertso saio elektronikoa, Herriko Plazan.
  • 18:30. Erraldoien eta buruhandien kalejira herriko txarangarekin. 
  • 20:00. I. Goiko Karrera.
  • 23:00-05:00. Gaueko emanaldiak: Malko, Tatta, Fifi ta Fefa DJak eta La Fulana, Herriko Plazan.

Ekainak 29, astelehena: 

  • 06:00. Gaupaseroen argazkia, Oa kaleko eskaileretan.
  • 11:00. Pintxo lehiaketa, Herriko Plazan.
  • 12:30. Meza nagusia, Salatxo abesbatzak kantatuta, elizan.
  • 18:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Danbolin musika eta dantza eskolako trikitilariekin. 
  • 19:00. Soka dantza eta jarraian, Danbolin musika eta dantza eskolako bandaren emanaldia, Herriko Plazan.
  • 23:00-02:00. Gaueko emanaldiak: Muzak eta Siwanaba DJa, Herriko Plazan.

Ekainak 30, asteartea:

  • Goizean, II. San Pedro Erronka: talde jolasak eta bazkaria, 10 eta 14 urte artekoentzat.
  • 14:00. 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria, Villa Antilla hotelean.
  • 18:00. Herri kirolak, Joseba Ostolaza Harri Eskolaren eskutik, Herriko Plazan.
    18:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, herriko txarangarekin.

Zumaia

Ekainak 27, larunbata:

  • 11:00. Judo erakustaldia, Ondartxo plazan.
  • 12:00. Txupinazoa eta jaien hasiera, udaletxe aurrean.
  • 12:00. II. Patata Tortilla Lehiaketa, Lierniren omenez, Kofradian.
  • 12:30. Lasko txarangaren kalejira, udaletxean hasita.
  • 13:00. Falcons de Vilafranca elkartearen ikuskizuna, Amaia plazatik Erriberan zehar.
  • 17:00. Haurrentzat puzgarriak eta jolasak, Erkibe lorategian eta Eusebio Gurrutxaga plazan.
  • 18:00. San Pedro zesta punta txapelketako finalak, Aitzuri pilotalekuan.
  • 18:30. Lasko txarangaren kalejira, Eusebio Gurrutxaga plazan hasita.
  • 20:00. Zumaiako Musika Bandarekin dantzaldia, Eusebio Gurrutxaga plazan.
  • 21:30. Kontzertuak, Moilan: Min, Indigø eta Belako.

Ekainak 28, igandea:

  • 09:00. Zumaiako Musika Eskolako eta Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.
  • 12:30. Beti Jai txarangaren kalejira, Eusebio Gurrutxaga plazan hasita.
  • 13:00. Herri kirolak, Eusebio Gurrutxaga plazan.
  • 18:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Tolosako dultzaineroek lagunduta, udaletxe aurrean.
  • Jarraian, haur eta gaztetxoentzat merienda osasuntsua, Eusebio Gurrutxaga plazan.
  • 18:30. Beti Jai txarangaren kalejira, Kantauri plazan hasita.
  • 18:45. Sanpedroetako danborradaren irteera, Sagarbidetik. Ibilbidea: Otezuri-Victoriano Arrate-Aita Mari auzunea- I. Zuloaga plaza-udaletxea-Parrokia-Ondartxo-Upela plaza parean-Magnoliaren parean-Eusebio Gurrutxaga plaza.
  • 19:00. Tolosako dultzaineroak kalejiran.
  • 19:00-01:00. DJ saioak Amaia plazan: Eddy, Saizar eta MNNS.
  • 20:00. Herriko bandera jasotzea, udaletxean.
  • 22:30. 70eko, 80ko eta 90eko hamarkadetako doinuekin dantzaldia doinuekin dantzaldia, Xabi Fest, Eusebio Gurrutxaga plazan.

Ekainak 29, astelehena:

  • 09:00. Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.
  • 11:00. Prozesioa, eta ondoren, meza nagusia, San Pedro abesbatzarekin.
  • 11:30. Tolosako dultzaineroak kalejiran.
  • 12:30. Incansables txarangarekin kalejira, Eusebio Gurrutxaga plazan hasita.
  • 13:00. Zumaiako Musika Bandaren kontzertua, Eusebio Gurrutxaga plazan.
  • 18:00. Porrusalda erromeria! haurrentzako festa, Eusebio Gurrutxaga plazan
  • 18:30. Incansables txarangarekin kalejira, Erriberan hasita.
  • 20:30. Kontzertua: Puro Relajo, Eusebio Gurrutxaga plazan.
  • 23:00. Su artifizialen ikuskizuna, Vulcano piroteknia etxearen eskutik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide